Gizartea -

Lan istripua Nafarroan

Langile bat larri zauritu da lan istripu batean, Azkoienen

Herriko baratze batean gertatu da istripua eta 41 urteko gizonak belaunean haustura du.

Nafarroako Gobernuaren helikoptearen irudia. Iturria: Foruzaingoa.
Nafarroako Gobernuaren helikoptearen irudia. Iturria: Foruzaingoa.
Nafarroako Gobernuaren helikoptearen irudia. Iturria: Foruzaingoa.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat larri zauritu da Azkoienen (Nafarroan), lanean ari zela, motokultor batek harrapatuta. Lan istripua herriko ‘Soto Arriba’ baratz batean izan da, eta SOS Nafarroak 13:00etan inguru izan du gertatutakoaren berri .

Foruzaingoaren arabera, “belaun-haustura” du 41 urteko gizonak. Zauriak larriak direnez, langilea Iruñeko Ospitalera eraman dute, helikopteroz.

Foru Poliziak istripuaren ikerketa izapideak hasi ditu Tafallan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroa Gaurko azken orduko albistea Azkoien albisteak