Gizartea -

Zirkulazioa

Bi motor gidari zauritu dira auto istripu batean, Erandion

Zauritu bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute, zaurien larritasuna dela eta.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi motor gidari zauritu dira Erandion, auto batekin talka eginda. Enekuriko aldapan izan da, hain zuzen ere, Asuarako noranzkoan, BI-604 errepidean.

Ertzaintzaren arabera, 15:30ak baino lehen jazo da, eta oraindik ez dakite zerk eragin duen.

Motorrean zihoan 43 urteko gizon bat Basurtuko Ospitalera eraman dute, eta 41 urteko emakume bat, larri, Gurutzetako Ospitalera bidali dute.

Ertzaintzak ikerketa hasi du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Erandio argazkiak Zer gertatu da Bizkaian? Albisteak