Gizartea -

Nafarroa

Atzo Cintruenigon izan zen auto-istripuan zauritutako hirugarren pertsona bat hil da

Autoetako baten gidaria hil da gaur. Atzo, bere emaztea hil zen eta beste autoan zihoan 3 urteko neskatila. Haurraren ama, istripua izan zuen bigarren autoko gidaria, larri dago.

Istripua Cintruenigon. Argazkia: @bomberos_na
Istripua Cintruenigon. Argazkia: @bomberos_na
Istripua Cintruenigon. Argazkia: @bomberos_na

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Nafarroan, Cintruenigon, gertatu zen auto-istripuan zauritutako gidarietako bat hil egin da, Guardia Zibilak jakitera eman duenez. Horrekin hiru pertsona dira istripuan hildakoak.

Zaragozako Miguel Servet ospitalean hil da gaur, istripua izan zuen autoetako bateko gidaria. Atzo oso larri eraman zuten, helikopteroz, istripu lekutik. Han bertan hil ziren bere emaztea, eta beste auto batean zihoan 3 urteko umea. Haurraren ama, istripuan nahastuko bigarren autoko gidaria, larri dago.

Hildako bikotea Zaragozan bizi zen eta beste autoan zihoazen ama-alabak, berriz, Errioxan, Valverde herrian.

16:54 aldera izan zen istripua, N-113 errepideko 96. kilometroan, Cintruenigo parean. Guardia Zibilaren lehen ikerketen arabera, litekeena da bi autoek aurrez aurre jo izana horietako bat aurreratze-maniobra bat egiten ari zela.

Tuterako suhiltzaileek eta SOS Riojako langileek artatu zituzten biktimak eta Foruzaingoa trafikoa bideratzen aritu zen hainbat orduz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Albisteak Nafarroa Tutera argazkiak Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Zer gertatu da Cintruénigo herrian? Trafiko-istripu hilgarriak