Gizartea -

Osasun-azterketak

Gurutzetako Ospitaleak azken belaunaldiko OTA ekipo bat erosi du

Diagnostikoen kalitatea, azterketen erradiazio dosia, gaixoaren segurtasuna eta bere ongizatea dira eskanerraren berrikuntzak. Osakidetzak 720.000 euro inbertitu ditu.

Iñigo Urkullu lehendakaria Gurutzetako Ospitalea bisitatu du. Argazkia: EFE.
Iñigo Urkullu lehendakaria Gurutzetako Ospitalea bisitatu du. Argazkia: EFE.
Iñigo Urkullu lehendakaria Gurutzetako Ospitalea bisitatu du. Argazkia: EFE.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak ordenagailu bidezko tomografia axialak (OTA) egiteko azken belaunaldiko teknologia erabiltzen duen ekipo bat gehitu du Erradiodiagnostiko Zerbitzuan, Osakidetzaren 720.000 euroko inbertsioari esker. Iñigo Urkullu lehendakariaren arabera, ekipamendu berriak diagnostikoen kalitatea eta gaixoaren segurtasuna hobetuko du.

Eusko Jaurlaritzako buruak bisita egin du ospitale horretara, Jon Darpon Osasun sailburuarekin batera, bertatik bertara ikustera. Urkulluk bertan esan duenez, “aurrera egiten jarraituko dugu Euskal Osasun Zerbitzuan abangoardiako teknologia izateko bidean”.

Era berean, lehendakariak nabarmendu du Gurutzetako Ospitalea oso zorrotza dela jardunean, eta 6.000 langile baino gehiagorekin 370.000 herritar artatzen dituela. Horregatik, kalitatezko erreminta eraginkorrak behar ditu, horren zerbitzuen eta profesionalen parekoak, gaineratu du.

Ezaugarriak

Gurutzetako Ospitaleak ordenagailu bidezko tomografia axialak egiteko hiru ekipo ditu orain, eta Urkulluk horien berrikuntzak azaldu ditu. Besteak beste, toraxeko azterketak bi segundoan eta bihotzekoak bost taupada bakarrik erabiliz egiteko aukera ematen dute, eta pazienteei ez zaie lasaigarririk eman behar.

Ekipamendu berriak 3 dimentsioko irudiak jasotzen ditu, eta, horien analisi aurreratuen bidez, patologia kardiakoa, onkologikoa, baskularra edo iktusa izan duten pazienteen kirurgia hobeto planifikatzeko aukera ematen du.

Gainera, erradiazio dosia eta kontrastearen erabilera % 80 murrizten du proba batzuetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Azken albisteak Urkullu Albisteak Gurutzetako Ospitalea albisteak