Gizartea -

Trafikoa

Kamioilari bat larri zauritu da AP-15ean, Martzillan

Ibilgailua bidetik atera da eta gidaria bertatik atera behar izan dute suhiltzaileek. Errei bat itxi behar izan dute, Iruñeko noranzkoan.

Ibilgailua iraulita geratu da. Argazkia: Foruzaingoa
Martzillan, Ap-15ean, izandako istripuaren argazkia. Foruzaingoa
Ibilgailua iraulita geratu da. Argazkia: Foruzaingoa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioilari bat larri zauritu da gaur AP-15ean, Martzilla parean (Nafarroa), izan den istripu batean. Errei bat itxi behar izan dute, Iruñeko noranzkoan.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, ezbeharra 05:30ean jazo da, autobide horren 35. kilometroan. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, fruta zeraman ibilgailua bidetik atera eta irauli egin da.

Suhiltzaileek atera behar izan dute gidaria kamioitik, eta larri eraman dute Nafarroako Ospitalera.

Foruzaingoak hartu du trafikoa bideratzeko eta istripua ikertzeko ardura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Nafarroa gaur Arabako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Gasteizen Gaurko azken ordukoa