Gizartea -

Elikadura

Elikadura-alerta Nafarroan, muskuilu izoztu sorta kutsatu baten ondorioz

Kutsatutako lote bat atzeman dute Valentziako erkidegoan, eta Nafarroan ere banatu dituzte sorta bereko muskuiluak. Oraingoz ez da intoxikaziorik jakinarazi.

Photo by David~O on Foter.com / CC BY
Photo by David~O on Foter.com / CC BY
Photo by David~O on Foter.com / CC BY

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Muskuilu izoztu lote kutsatu batengatik Valentziako Erkidegoan ezarritako elikadura-alerta Nafarroara hedatu dela jakinarazi du Foru Gobernuak.

Sorta horren parte bat Nafarroan banatu dela adierazi du, baina ez dela inor intoxikatu muskuilu horiek janda.

"Estrella Polar" markako muskuilu egosi galiziarrak dira, eta Osasun Publikorako Institutuak 015DOP-18 sorta geldiarazi eta erretiratuko du.

Sorta horretako muskuiluak ez jatea gomendatu du Nafarroako Gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Albisteak