Gizartea -
Harrapaketa Nafarroan
Emakume bat eta horren seme-alabak zauritu dira Noainen, auto batek harrapatuta
Ospitalera eraman dituzte hirurak. Haurtxoa larri dago, eta ama eta alaba arin zauritu dira.
Agentziak | Erredakzioa
Emakume bat eta horren alaba eta haurtxoa zauritu dira gaur goizean Noainen, errepidea zebra-bide batetik zeharkatzen ari zirenean auto batek harrapatuta.
Foruzaingoak jakinarazi duenez, ospitalera eraman dituzte hirurak. Hiru hilabeteko haurtxoa larri dago; ama (41 urte) eta 13 urteko alaba, berriz, arin zauritu dira.
Gidariak, Noaingo auzotarra, negatibo eman du alkohol proban. Antza, istripua gidariaren arreta eza dela eta gertatu da.
Harrapaketa 08:40an gertatu da, Real kaleko 62 zenbakiaren parean. Anbulantzia bat bertaratu da, zaurituak eramatera, eta Udaltzaingoak eta Foruzaingoak ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.