Gizartea -

Nafarroako istripu mortala

Lantzeko istripuan zaurituetako bi lagun ospitaletik aterako dira gaur

Autobus gidaria, berriz, hobera egiten ari da ebakuntza egin ostean, baina ospitalean jarraitu behar du. Istripuan bi hildako izan ziren.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur (astelehena) aterako dira ospitaletik, atzo, Lantzen ibilgailu baten eta autobus baten artean izandako auto-istripuan Nafarroako ospitale-gunera eraman zituzten hiru zaurituetako bi.

Hirugarrena, autobus gidaria, hobera egiten ari da ebakuntza egin ostean, eta ospitalean jarraituko du.

Bi pertsona hil hil ziren atzo, igandea, goizean Lantzen (Nafarroan), Baztanesa enpresako autobus batek eta ibilgailu batek aurrez aurre talka egin ostean. Ezbeharra 09:36ean gertatu zen NA-121-A errepidean.

Hildakoen artean ibilgailuko gidaria eta autobuseko bidaiarietako bat daude. Zaurituen artean, berriz, autobuseko gidaria oso larri eta beste bi pertsona larri zaurituta eraman zituzten ospitalera; arin zauritutako beste lau lagun Oronozeko osasun zentroan artatu zituzten, eta beste bi onik atera ziren.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Albisteak