Gizartea -

Nafarroan

Bi gizon atxilotu dituzte Erriberan emakume bati sexu-erasoa eta jazarpena egotzita

Emakumeak salaketa jarri zuen Guardia Zibilaren aurrean eta ondorioz bi gizonak atxilotu dituzte.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 36 eta 38 urteko bi gizon atxilotu ditu Erriberan emakume bati sexu-erasoa egitea eta jazarpena egotzita.

Emakumeak jarritako salaketan, gizon baten jazarpena bizi zuela jakinarazi zuen; gizonak bere mugimenduak kontrolatzen zituela, bere etxera deitzen ziola edo mezuak etengabe bidaltzen zizkiola salatu zuen.

Emakumearen arabera, behin gizonak berarekin ezkontzeko eskatu zion eta horrek sortarazitako beldurraren aurrean, emakumeak salaketa jartzea erabaki zuen.

Bestalde, bigarren gizonezko batek, etxeko logelaren bat partekatzen duenarekin, sexu-erasoa egin ziola salatu zuen: atzetik heldu eta bularrak ukitu zizkiola jakinarazi zuen.

Emakumeak Guardia Zibilaren aurrean salatu zituen ere jokabideok eta antza, bi gizonezkoak ezagunak ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Delituak Salaketak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Albisteak Matxismoa