Gizartea -
Iragarpena
Euria egingo du eta tenperatura minimoek behera egingo dute San Prudentzio egunean
San Prudentzio egunean zerua hodeitsu egongo da, euri zaparradak botako ditu, eta, tarteka, ekaitzak izango dira.
Agentziak | Erredakzioa
Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, San Prudentzio bezperan, hodei gutxi izango ditugu Gasteizen edo partzialki hodeituta egongo da; arratsaldean, berriz, oso hodeitsu geratzeko joera izango du. Hego-osagaiko haizea ahul eta bizi artean ibiliko da; mendebal-osagaira aldatuko du goizean eta ipar-osagaira joko du gero.
Larunbatean, San Prudentzio egunean, zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Zaparrada txiki eta ertainak botako ditu eta trumoitsuak izango dira noizbehinka.
Eki-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, eta ipar-osagaira egingo du arratsaldean. Tenperatura minimoa 6 gradu ingurukoa izango da, eta maximoa, berriz, 14 gradukoa.
Igandean, berriz, zeru hodeitsu eta oso hodeitsuekin jarraituko dugu. Zaparrada ertainak botako ditu, trumoitsuak tarteka. Elur-kota 1.000-1.200 metrora jaitsiko da goizaldean. Tenperatura jaitsi egingo da, minimoak gutxi eta maximoak nahikoa.