Gizartea -

Eguraldi iragarpena

Maiatzeko zubia euritan blai

Larunbatean hasiko dira zaparradak, eta asteartera arte iraungo dute. Elur kota 1.000-1.200 metrotan egongo da.

Egun euritsua Donostian. EFE.
Egun euritsua Donostian. EFE.
Egun euritsua Donostian. EFE.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmetek euri zaparradak espero ditu EAEn eta Nafarroan maiatzeko zubi honetarako. Larunbatetik, apirilaren 28tik, asteartera arte, maiatzaren 1era arte, iraungo dutela iragarri du.

Aldizkako euri zaparradez betea egongo da larunbata, eta Euskalmeten iragarpenak adierazten du trumoitsuak izan daitezkeela. Hala ere, Nafarroa hegoaldean egun argia eta eguzkitsua izango da. Larunbateko tenperaturak 14-15 graduen artean egongo dira beroenak, eta 6-9 artean baxuenak, ostiralean bezala. Haizeari dagokionez, ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da.

Igandean joera bera egongo da, eguraldia freskoa eta ezegonkorra izango da. Egun osoan zehar zaparradak espero dira, eta trumoitsuak. Tenperaturak berdin mantenduko dira, baina hegoalde partean minimoak 6 gradu inguru jaitsiko dira.

Gainera, elur-kota 1.000-1.200 m inguruan egongo da goizaldean eta gauean, Euskalmeten arabera. Haize ahul-bizia ibiliko da kostaldean, bolada gogorrekin, barnealdean, aldiz, goizean mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da.

Astelehenean eta asteartean goiz lanbroa egongo da, tarteka zaparrada txikiak botako ditu eta noizbehinka trumoitsuak, batez ere, egunaren bigarren partean. Tenperaturen harira, minimoek behera egingo dute eta altuak mantenduko dira. Haizea ahula izango da hegoaldetik.

Tenperaturak hiriburuz hiriburu

Bilbo: 9-15 ºC

Donostia: 8-14 ºC

Gasteiz: 6-14 ºC

Iruñea: 6-20 ºC

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Donostia argazkiak Iruñea gaur Albisteak Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguraldia Gizartea Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa