Gizartea -

Ezbeharra Nafarroan

Auto eta traktore baten arteko talkak zauritu larri bat utzi du Donezteben

Autoaren gidaria, 33 urteko zubietar bat, Nafarroako Ospitalera eraman dute larri.

33 urteko zubietar bat larri zauritu da ezbeharrean, Belateko mendatean. Argazkia: Foruzaingoa
33 urteko zubietar bat larri zauritu da ezbeharrean, Belateko mendatean. Argazkia: Foruzaingoa
33 urteko zubietar bat larri zauritu da ezbeharrean, Belateko mendatean. Argazkia: Foruzaingoa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto batek traktore baten atoiaren aurka talka egin du NA-1210 errepidean, 15:46 aldera. Ezbeharra Belateko mendatean gertatu da, Donezteben (Nafarroa). Istripuan 33 urteko zubietar bat larri zauritu da.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, autoaren gidaria larri Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dute.

Elizondoko eta Iruñeko foruzainak bertaratu dira, ondoren argiketa taldeak ezbeharra ikertzeko ardura hartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Albisteak Foruzaingoa