Gizartea -
Gertaera
Euskal mendizale bat hilda aurkitu dute Pirinioetan
Dirudienez, lagun batekin atera zen mendira, bi eguneko ibilaldia egitera. Midi d´Ossau menditik itzultzen ari zirela, 100 metroko altuerarik erori zen.
EiTB.EUS
Gizonezko bat hilda aurkitu dute Pirinioetako Pic du Midi mendian, igande goizalde honetan, Frantziako Poliziak jakitera eman duenez.
Dirudienez, 58 urteko gizonezkoa, jaiotzez euskal herritarra, lagun batekin atera zen mendira ostiral arratsaldean, bi eguneko ibilaldia egitera. Biak Pombieko aterpera iritsi ziren larunbat arratsaldean, baina menditik itzultzen ari zirela, 20:00ak aldera, 100 metroko altueratik erori zen.
Kidea ordu t´erdiz saiatu zen hura bilatzen, baina azkenean suhiltzaileei deitu zien. Poliziak ere bilaketa-lanak martxan jarri zituen. Hegazkin baten laguntza izanda, bi orduko bilaketaren ostean, gauerdia baino zertxobait lehenago aurkitu dute gizonezkoaren gorpua.