Gizartea -

Auto-istripuak

Pertsona bat zauritu da Eibarren kamioi baten eta auto baten arteko istripuan

Barakaldon, berriz, 08:50 aldera, lau ibilgailuren arteko talka izan da A-8an, Bilborako bidean, eta auto-ilarak sortu dira.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat zauritu da gaur goizean, 08:15 aldera, AP-8an izandako auto-istripu batean. Ezbeharra Eibar parean gertatu da, Irunerako bidean. Kamioi baten eta auto baten arteko talka izan da, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Zauritua Mendaroko ospitalera eraman dute.

10:00ak aldera, bi kilometroko auto-ilarak zeuden AP-8ko 70. kilometroaren inguruan.

 

 

Barakaldon, berriz, 08:50 aldera, lau ibilgailuren arteko talka izan da A-8an, Bilborako bidean. Ezbeharra gertatu den errepidearen aldean, trafikoa eten dute, eta, ondorioz, auto-ilarak sortu dira, baina egoerak bere onera egin du handik minutu batzuetara.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bizkaia Eibar Gizartea