Gizartea -

Lapurdi

Emakume bat hilda topatu dute Angeluko kirol-portuan

Biktima 50 urte inguruko emakumezkoa da. Poliziak ikerketa bat jarri du abian nola hil den argitzeko.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 urteko emakume baten hilotza topatu dute gaur goizean Angeluko kirol-portuan, EiTBk jakin ahal izan duenez.

09:30 aldera, herritar batzuek gorpua uretan ikusi eta Polizia ohartarazi dute.

Suhiltzaileak eta larrialdietarako taldeak bertaratu dira eta hilotza uretatik atera dute.

Poliziak ikerketa bat jarri du abian, emakumea nola hil den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Gizartea Albisteak Lapurdi