Gizartea -
Ezustekoa
Putre talde batek lurreratzeko arazoak eragin zizkion hegazkin bati Loiun
Lurreratzeko maniobra egiten ari zela, sai talde bat bere bidean jarri eta hegazkinaren turbina batek putre bat xurgatu zuen.
eitb.eus
Alacantetik Bilbora zetorren hegazkin batek ezuste galanta izan zuen atzo Loiuko aireportuan.
Lurreratzeko maniobra egiten ari zela, sai talde bat bere bidean jarri eta hegazkinaren turbina batek putre bat xurgatu zuen.
Lekukoek adierazi dutenez, eztanda batzuk entzun ziren eta motorraren zati batzuk ere lurrera erori ziren. Ez zen inor zauritu, eta hegazkinak ondo lur hartu zuen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea