Gizartea -
Gertaera
Zortzi pertsona artatu dituzte Amurrioko igerilekuan, kloro isurketa baten ondorioz
Halaber, 70 pertsona kiroldegitik irtenarazi dituzte, prebentzio neurri moduan.
EiTB.EUS
Zortzi pertsona artatu dituzte ostiral honetan, Amurrion (Araba), kiroldegiko igerilekuan, kloro isurketa baten ondorioz, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Halaber, 70 pertsona kiroldegitik irtenarazi dituzte, prebentzio neurri moduan.
12.05ean istripu bat izan igerilekuan kloroa botatzerakoan; ondorioz, instalazioa hustu behar izan dute eta aireztatzen hasi dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea