Gizartea -

Nafarroa

Sexu-askapenaren ondorioez ohartarazi du Iruñeko artzapezpikuak

Sexu-askatasuna muturrera eramatea 'batere libertarioa ez den esklabotza' dela baieztatu du Francisco Perezek.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sexu-askapena muturrera eramatearen ondorioek atsekabea eragiten diela esan du Francisco Perez Iruñeko artzapezpikuak. Izan ere, "askatasunerako bultzada" gisa defendatu arren, "batere libertarioa ez den esklabotza" dela salatu du.

"Gainean bizio guztiak daramatzanez", harrokeriak gizakia kutsatzen duela azpimarratu du. Hala, La Verdad aldizkarian argitaratu eta "itxaropenez idatzitako gutun batean" adierazi duenez, "lizunkeriak, larru-jotzeak eta adulterioak gizakiak duen ederrena suntitzen duten".

Artzapezpikuaren arabera, "oso erraza da bulkadei" eta "modu harrapakari batean sexualitatea heldutasunez ez bizitzera bultzatzen duen kulturari jarraitzea". Horren ondorioz, "apurka-apurka pertsona hondatzeaz gain, bizikidetzan gatazkak areagotzen dituen promiskuitatea" agertzen dela defendatu du.

"Ohituren eta bihotzaren garbitasuna errekuperatzea komeni da", gaineratu du Francisco Perezek. "Pertsona errespetatu" ez ezik, "sexualitatea duintasunez eta bizitzaren zein ohituren garbitasunaz gidatu" behar dela berretsi du, "kastitatea" lortzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa gaur Gizartea Albisteak Mundu matxista Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna