Gizartea -

Gipuzkoa

Pertsona bat hil da hainbat autoren arteko istripu batean, Donostian

Ezbeharra Polloeko tuneletik gertu izan da, Bilborako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, ibilgailu bat iraulita geratu da, eta bertan harrapatuta geratu diren bi pertsonetako bat hil egin da.

Pertsona bat hil da hainbat autoren arteko istripuan, Donostian

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da gaur, astelehena, bere autoa irauli ondoren, hainbat ibilgailuren arteko istripu batean, Donostian (Gipuzkoa).

Segurtasun Sailak eitb.eus-i azaldu dionez, ezbeharra 08:45 inguruan jazo da, Gi-20 errepidean, Polloeko tuneletik gertu eta Bilborako noranzkoan.

Istripuan -oraindik horren nondik norakoak argitzeke daude- hainbat auto izan dira tartean eta horietako bat iraulita geratu da, barruan zeuden bi bidaiariak atera ezinik geratuta. Antza denez, autoak farola baten aurka talka egin du, errepidetik atera eta iraulita geratuta.

Ondoren, Suhiltzaileak, Ertzaintza eta anbulantzia medikalizatu bat bertaratu dira, baina pertsonaren heriotza baieztatu besterik ez dute egin.

Beste anbulantzia batek zauritu den pertsona bat eraman du Donostia Ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Donostia Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak