Gizartea -

Lapurretak

Bi lagun atxilotu dituzte Pasaian Arabako 13 enpresatan lapurtzea egotzita

Poliziaren ikerketa joan den martxoan abiatu zuten Gasteizko Jundiz industria guneko hainbat enpresatan lapurretak izan ostean.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 37 urteko gizon bat eta adingabeko bat atxilotu ditu Pasaian Gasteizko eta Aguraingo industria guneetako 13 enpresatan lapurtzea egotzita.

Poliziaren ikerketa joan den martxoan abiatu zuten Gasteizko Jundiz industria guneko hainbat enpresatan lapurretak izan ostean, Segurtasun Sailak asteazken honetan jakinarazi duenez.

Ustezko lapurrak furgoneta batean bidaiatzen ziren eta lapurretak izandako industria guneetako enpresen inguruetan ere ikusi zituzten.

Hainbat ikerketaren ostean, susmagarriak identifikatzea lortu eta atxilotu zituzten, gaur epailearen aurrera eramateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gizartea Gasteiz Agurain Pasaia Albisteak Enpresen albisteak Arabako Lautadako kuadrilla Lapurretak