Gizartea -
Alerta meteorologikoak
Abisu horia Nafarroan, euria eta ekaitzak direla eta
Euriak eta haizeak gogor joko dute eta baliteke 2 zentimetroko txingorra ere botatzea.
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako Meteorologiako Estatu Agentziak (Aemet) abisu horia ezarri du asteazken honetarako ere Nafarroako erdialdean, Pirinioetan eta Erriberan euri asko eta ekaitz arriskua izatea espero baita.
Euriak eta haizeak gogor joko dute eta baliteke 2 zentimetroko txingorra ere botatzea.
Iragarpenaren arabera, euri zaparradak botako ditu ekialdean, eta ekaitzak izango dira tarteka.
Tenperatura minimoek gora egingo dute apur bat isurialde atlantikoan eta erdigunean, eta aldaketa gutxi izango dira gainerakoan; tenperatura maximoak, berriz, pitin bat jaitsiko dira, batez ere Erriberan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea