Gizartea -

Trafikoa

Ireki dute A-15 errepidea Andoainen, istripu baten ondorioz itxita egon ostean

Errepidea itxita egon da 07:55etik Donostiara bidean, bost autok elkar jo ostean. Ez da inor zauritu ezbeharraren ondorioz.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ireki dute A-15 errepidea Andoainen, istripu baten ondorioz hainbat orduz itxita egon ostean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 07:35ean gertatu da. Hala ere, ez da inor zauritu.

Belateko eta Almandozko tunelak

Bestalde, gaur hasiko dituzte hobekuntza lanak Belate eta Almandozko tuneletan. Hori dela eta, N-121-A errepidea itxita egongo da inguru horretan azarora bitartean, eta trafikoa Belateko mendate zaharretik bideratuko dute. Nafarroako Gobernuak A-15 autobidea erabiltzeko aholkatu die kamioilariei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Gipuzkoako albisteak Gizartea Andoain albisteak Gaurko azken ordukoa