Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Marteko harkaitzetan molekula organikoak aurkitu ditu NASAk; 2018ko ekainak 7

Gizartea

Curiosity

Marteko harkaitzetan molekula organikoak aurkitu ditu NASAk

Agentziak | Erredakzioa

2018/06/08

“Biziaren froga izan daiteke, baina meteorito bat edo beste iturri batzuk izan ditzake”, adierazi du Paul Mahaffy NASAko Eguzki-sistemaren Esplorazio ataleko zuzendariak.

  • Curiosity robot esploratzailea Marten. Argazkia: EFE

    Curiosity robot esploratzailea Marten. Argazkia: EFE

    Curiosity robot esploratzailea Marten. Argazkia: EFE
  • Whatsapp
  • Bidali

NASAk gaur iragarri duenez, Curiosity robot esploratzaileak molekula organikoak topatu ditu Marten, duela 3.000 milioi urte osatutako harkaitzetan. Planeta gorrian bizia izan dela adieraz dezake aurkikuntzak. Curiosityren misioa 2012an iritsi zen Martera.

“Aurkikuntza oso zirraragarria da, baina molekulen jatorria ezin dugu baieztatu oraindik. Biziaren froga izan daiteke, baina meteorito bat edo beste iturri batzuk izan ditzake”, adierazi du Paul Mahaffy NASAko Eguzki-sistemaren Esplorazio ataleko zuzendariak agerraldi batean.

Molekulak sortzeko arrazoia oraingoz argi ez dagoen arren, partikula mota horiek balizko bizi mikrobiano baten elikagaia izan zitezkeela azpimarratu du NASAk.

Horrela, duela milaka milioi urte Gale krater barruan zegoen aintzira batek bizia hartzeko osagai guztiak zituen, energia iturriak eta osagai kimikoak barne, Curiosityk bildutako datuen arabera.

 

Mahaffy: "Aurkikuntza oso zirraragarria da"

 

Curiosity robot esploratzaileak aurreneko ur zantzuak aurkitu zituen Marten 2013an. Bestalde, planetako atmosferan metano kontzentrazioa urtaro bakoitzean aldatzen dela zehaztu zuen robotak.

Planeta gorrian atmosferako metano mailak urtaro ziklo bat jarraitzen duela erakutsi dute Curiosityk Gale kraterrean egindako neurketek. Horrela, udazkenean eta udaberrian metano gehiago pilatzen dela baieztatu dute, eta gutxiago udan eta neguan.

Gasaren jatorria ezezaguna da oraindik, baina teoria nagusiaren arabera, lurpeko “klarato” izeneko gordailu batzuk izango lirateke, iraganean bertan harrapaturik geratu zelako.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena