Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Euskadi 'Aquarius' ontziko errefuxiatuak hartzeko prestatzen hasi da

Gizartea

Bilera Euskadin

Euskadi 'Aquarius' ontziko errefuxiatuak hartzeko prestatzen hasi da

Agentziak | Erredakzioa

2018/06/13

Jaurlaritzak deitoratu egin du Europar Batasunak migratzaileen arazoari "erantzuteko gaitasunik eza" erakutsi izana.

1:10
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskadiko erakunde publikoak eta gizarte-erakundeak agertoki ezberdinak aztertzen ari dira Valentziarako bidean doan Aquarius itsasontzian dauden 629 etorkinak hartu eta gizarteratzeko modu egokiena zehazteko, Iñigo Urkullu lehendakariak Eusko Jaurlaritza migratzaile horien % 10 hartzeko prest dagoela esan ostean.

Ildo horretan, Errefuxiatuak Hartzeko Erakundeen arteko Batzordeak bilera egin du asteazken honetan Lehendakaritzan, Gasteizen. Batzordea Eusko Jaurlaritzako sail desberdinetako, foru aldundietako, hiru euskal hiriburuetako, Eudeleko eta gizarte-erakunde hauetako ordezkariek osatzen dute: CEAR, Gurutze Gorria, ACCEM, MPDL, Cáritas eta Ellakuria Fundazioa.

Bileraren ostean Jonan Fernandez Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzarako idazkari nagusiak gogoratu duenez, Batzordea 2017ko urtarriletik ari da lanean migratzaileak hartu eta gizarteratzeko, eta, beraz, "ez dugu bat-batean edo Aquarius ontziaren egoera ikusita interesengatik lan egiten".

Aquarius bilera Eusko Jaurlaritza. EFE

Erakunde arteko eta gizarte erakundeen batzordearen bilera. Argazkia: EFE.

"Europari sinergiak aldatzeko eskatu behar diogu, Europak zein estatu askok ez baitute irtenbiderik gertatzen ari denari erantzuteko", esan du Jonan Fernandezek.

Bertan esan dutenez, Jaurlaritzak oraindik ez daki zenbat errefuxiatu helduko diren Euskadira, ezta noiz helduko diren. "Dugun informazioa oso urria da, zatituta dago eta zalantza asko daude", esan du Fernandezek.

Printzipioz, Aquarius ontzia eta berarekin doazen bi ontzi italiarrak larunbatean helduko dira Valentziara, Italiak eta Maltak etorkin horiek beren portuetan hartuko ez zituztela esan ostean.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena