Gizartea -
Euskal Estatistika Erakundea
EAEko hamar bizilagunetik hiruk 65 urte baino gehiago izango dituzte 2061ean
Lan egiteko adina duen biztanleriaren beherakada eta jaiotze-tasaren murrizketa dela eta, etorkin gehiagoa beharko dira Euskadin biztanleria kopurua egonkortzeko.
Agentziak | Erredakzioa
EAEko hamar lagunetik hiruk 65 urte baino gehiago izango dute 2061. urtean. Lan egiteko adina duen biztanleriaren beherakada eta jaiotze-tasaren murrizketa dela eta, etorkin gehiago etorri beharko dira Euskadira biztanleria kopurua egonkortzeko.
Hori izango da, hain zuzen, Euskal Estatistika Erakundeak ekainaren 18an eta 19an jorratuko duen gaia, Donostiako Miramar Jauregian Uda Ikastaroetako "Euskadiko agertoki demografikoak: Non egongo gara 2060an?" ikastaroaren harira.
Euskadiko zein EBko biztanleriak zahartze progresiboa izango du, eta ordurako EAEko lagunen % 33,5ek 65 urtetik gora izango dituzte, egun baino % 12 gehiago.
Ikastaroan, garapen demografiko ezberdinak aztertzeaz gain, zahartzeak sortzen dituen aukera sozial eta ekonomikoak aztertuko dituzte, eta enpresa munduan, zahartzearen harira, aurkeztuko diren proiektu berritzaile publikoak zein pribatuak ere aurkeztuko dituzte.