Gizartea -

Selektibitatea

EHUra sartzeko probak egin zituztenen % 98k gainditu dituzte azterketak

10.192 ikaslek gainditu dute sarbide fasea, eta probaren batezbesteko nota 6,71ekoa izan da, iazkoa baino altuagoa.

Selektibitatea Bilbon, 2018an. ETBko bideo batetik aterartako irudia.
Selektibitatea Bilbon, 2018an. ETBko bideo batetik aterartako irudia.
Selektibitatea Bilbon, 2018an. ETBko bideo batetik aterartako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioko Sarbide fasera aurkeztu diren 10.379 Batxilergoko ikasletatik (horretaz gain, onarpen faseko irakasgai desberdinetara aurkezten diren Heziketa Zikloko 777ikasle daude) 10.192k gainditu dute azterketa: hortaz, ikasleen %98,19k gainditu dute.

Gainera, aurten probaren batezbesteko nota iazkoa baino altuagoa izan da: 6,71ekoa izan da (2017an 6,68koa izan zen).

Proba horiek bi fase dituzte: sarbide fasea, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dena, eta onarpen fasea, borondatezkoa, sarbidea fasearen lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena.

Notak ikasleak matrikulatu direneko ikastetxeetako ordezkariei eman zaizkie gaur, hilaren 15ean, eta EHUren webgunearen bidez ere ikusi ahal dira.

Erreklamazioa aurkeztuko edo bigarren zuzenketa eskatzeko epea ekainaren 15etik 19ra da. Behin betiko emaitzak ekainaren 26an argitaratuko dira.

Bestalde, ebaluazioaren ezohiko deialdia uztailaren 4, 5 eta 6an izango da. Ohiko deialdian gainditu ez dutelako edo kalifikazioa hobetu nahi dutelako, ezohiko deialdira aurkeztu nahi dutenek berriro matrikulatu behar dute ekainaren 25ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU Gizartea Albisteak