Gizartea -
Ezbehar larria Nafarroan
Istripu batek bi hildako eta zauritu bat utzi ditu Azagran
Gidarietako bat istripuaren tokian bertan hil da, eta bestea Nafarroako Ospitalera bidean hil egin da. Ibilgailuetako baten kopilotua arin zauritu da.
Agentziak | Erredakzioa
Bi pertsona hil eta beste bat zauritu dira NA-134 errepidean, Azagran (Nafarroa), bii autok aurrez aurre talka egin ondoren.
Ezbeharra 14:36 aldera jazo da NA-134 errepideko 49. kilometroan. Azkoiengo suhiltzaileak, helikoptero bat eta anbulantzia bat bertaratu dira, baita zonako talde mediko bat ere.
Gidarietako bat istripuaren tokian bertan hil da, eta bestea Nafarroako Ospitalera bidean hil egin da. Ibilgailuetako baten kopilotua arin zauritu da.
Auto bat Azagrako noranzkoan zihoan, eta bestea San Adriango noranzkoan. Lehenengoan 23 urteko D.R.M. gidaria eta 24 urteko M.A.M.I. kopilotua zihoazen. Aurrenekoa hil egin da eta bigarrena, arin zaurituta, Calahorrako ospitalera eraman dute. Biak Azagrako bizilagunak dira.
Bigarren autoan 23 urteko A.L. zihoan. Nafarroako Ospitalera bidean hil egin da. Hildakoa Calahorrakoa zen.
Antza denez, ibilgailuetako bat kontrako erreian sartu da. Tuterako Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.