Gizartea -
Osasuna
Ybarra Taldeak zerba kontserba-sorta guztiak merkatutik kendu ditu
Madrilen bi pertsona toxikatu ostean hartu du erabakia. Ybarra Taldeak Lodosan dauka lantegia.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ybarra Taldeak zerba kontserba-sorta guztiak merkatutik erretiratzea erabaki du, Espainiako Kontsumo, Elikadura eta Nutrizio Segurtasunerako Agentziak bote batean estramonioa antzeman ostean. Hori dela eta, bi lagun toxikatu dira Madrilen.
EFE berri-agentziari aurreratu dionez, Ybarra Taldeak telefono bat jarriko du kontsumitzaileen eskura haien zalantzak argitzeko.
Ybarra Taldeak azpimarratu du barazki ugari merkaturatzen dituela, produktuaren kalitatea eta elikadura segurtasuna bermatzeko irizpideak errespetatuta. Ildo horretan, British Retail Consortium ziurtagiria duela gogoratu du.
Ybarra Taldeak Lodosan dauka lantegia. 90 langile aritzen dira bertan. 25 milioi barazki bote ekoizten dituzte bertan, Ebro erriberako 200 nekazarirekin egindako akordioen bidez.
Duela bi urte Dos Hermanasen (Sevilla) duen lantegiak su hartu zuen eta horrek aldi baterako lan-erregulazio txostena aurkeztera behartu zuen Ybarra Taldea.
Konpainiak esan du fabrika berria irailean edo urrian egongo dela martxan bere osotasunean eta lan-erregulazioak kaltetutako beharginak dagoeneko lanean ari direla erantsi du.