Gizartea -

Epaiketa

16 urteko adingabea epaitu dute Bilbon, Ibon Urrengoetxearen heriotza argitzeko

Auzitegiko medikuek, adituek eta ertzainek deklaratu dute epaiketan. Dena sekretupean gordeko da. Ez dute argitu zein den Fiskaltzaren eskaera; sententzia ere ez dute plazaratuko.

Epaiketa
Epaiketa
Ibon Urrengoetxearen hilketaren epaiketa hasi da

1:18

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16 urteko adingabeak, 13 urteko beste adingabe batekin batera, 45 urteko Ibon Urrengoetxea Urren Amorebietako futbolari ohiari eraso egin zion 2017ko abenduaren 23an, Bilbon. Futbolari ohiak buruan kolpe handia hartu zuen lurrera erori zenean. Kolpearen ondorioz hil egin zen.

Bilboko Adingabeen Epaitegiak 16 urteko mutila epaitu du, iturri juridikoek jakitera eman dutenez. 09:00etan hasi da epaiketa.

Ertzaintzaren ikerketaren arabera, 04:20 aldera, Nafarroa eta Erripa kaleen elkargunean, akusatuak ostikoa eman zion Urren-i, lapurreta saiakeran, eta biktima lurrera erori zen. Futbolari ohia kolpe handiaren ondorioz hil zen.

Ahozko saioan, epaitutako adingabeaz gain, lapurreta saiakeran parte hartu zuen 13 urteko gaztea izan da, haren monitoreak lagunduta. Bigarrena, bere adinagatik, ezin da auzipetu. Lekuko gisa deklaratu du.

16 urteko akusatua Zumarragako adingabeen zentrotik ekarri dute.

Homizidioaren ikerketan parte hartu zuten auzitegiko medikuek, adituek eta ertzainek deklaratu dute, epaiketan.

Dena sekretupean gordeko da. Ez dute argitu zein den Fiskaltzaren eskaera; sententzia ere ez dute plazaratuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Zornotza EAE Delituak Epaiketak Gizartea Albisteak Giza hilketak