Gizartea -
Gertakaria
55 urteko nafar batek parapentearekin istripua izan du Huescan, eta zauritu da
Gertakaria larunbat eguerdian gertatu zen. Iturmendiko zauritua Zaragozako Miguel Servet ospitalera eraman zuten. Bizkarrezurrean lesioak ditu.
Agentziak | Erredakzioa
Iturmendiko (Nafarroa) 55 urteko gizon bat zauritu da Pueyo de Jacaren futbol-zelaian, Panticosan (Huesca) parapentearekin ezbeharra izan ondoren.
Gertakaria larunbat eguerdian gertatu zen. Iturmendiko zauritua Zaragozako Miguel Servet ospitalera eraman zuten. Bizkarrezurrean lesioak ditu, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak jakitera eman duenez.
Sabiñanigoko anbulantzia batek, Guardia Zibilak eta helikoptero batek parte hartu zuten erreskatean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea