Gizartea -

Bizkaia

Hiru gizon atxilotu dituzte Abadiñoko enpresa batean 200 kilo kobre lapurtzeagatik

Gerediagako ordainlekuan 22, 27 eta 39 urteko atxilotuen furgoneta gelditu zuen Ertzaintzak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

22, 27 eta 39 urteko hiru gizon atxilotu ditu Ertzaintzak, Abadiñoko (Bizkaia) lantegi batean 200 kilo kobre lapurtzea egotzita, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Larunbatean, furgoneta batean enpresara heldu ziren, eta atxilotuetako bik lantegiko hormaren gainetik salto egin eta ate bat indarrez ireki zuten.

Salaketaren arabera, 200 kilo kobre hartu, furgonetan sartu eta ihes egin zuten.

Ertzaintzak ibilgailua errepidean gurutzatu zuen, furgonetari bidea mozteko, Gerediagako ordainlekutik gertu. Furgoneta argi barik zihoan Abadiñoko tunelean.

Lapurtutako materiala ibilgailuan atzeman zuten ertzainek, eta hiru gizonak atxilotu zituzten, gauzetan indarra erabiliz egindako lapurreta delitu bat leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Delituak azken ordukoa Gizartea Albisteak Abadiño Lapurretak Durangaldea albisteak