Gizartea -

Trafikoa

Hiru lagun larri zauritu dira autoarekin ermita baten aurka jota, Sopelan

Ibilgailuan zihoazen hiru lagunetako bi suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Bi emakume Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, eta bestea, Basurtura.

Sopelan ermita jo duen autoa. Argazkia: EITB
Sopelan ermita jo duen autoa. Argazkia: EITB
Auto batek San Andres ermitaren kontra jo du Sopelan

0:32

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru lagun larri zauritu dira gaur arratsaldean autoarekin Sopelako San Andres auzoko ermitaren aurka jota, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 18:30 aldera gertatu da, BI-2122 errepidean, eta barruan zihoazen lagunetako bi suhiltzaileek atera behar izan dituzte, harrapatuta geratu baitira.

Zauritutako bi emakumeak Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, eta bestea, Basurtura.

ISTRIPUA SOPELAN

ISTRIPUA SOPELAN

Autoa, ermita barrutik. Argazkia: EiTB

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Sopela Gizartea Gaurko azken ordukoa