Gizartea -

Shangaiko rankinga

EHU, munduko 400 unibertsitate onenen artean

Harvard, Stanford eta Cambridgeko unibertsitateak dira, urrenez urren, zerrenda horretako lehen hiru postuetan agertzen diren erakundeak. Nazioartean prestigio handia duen zerrenda da.

Leioako campusa. Artxiboko argazkia: EHU
Leioako campusa. Artxiboko argazkia: EHU
Leioako campusa. Artxiboko argazkia: EHU

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) munduko 400 unibertsitate onenen artean dago, Shangaiko rankingak astearte honetan eguneratu duen zerrendaren arabera. Nazioartean prestigio handia duen zerrenda horrek unibertsitateen ikerketen eragina neurtzen du. Zehazki, Shanghaiko Jiao Tong unibertsitateak 301. eta 400. postuen artean sailkatu du EHU.

2012. urtean, nazioarteko unibertsitateen ranking akademikoko 500 unibertsitate onenean artean agertu zen EHU. Hala, azken urteotan egindako lanari esker, zerrenda horretan gora egitea lortu du.

Halaber, 500 unibertsitate onenean artean hamar espainiar daude, baina soilik zazpik lortu dute 400 onenen artean agertzea.

"Hain zorrotza den nazioarteko zerrenda horretan gora egin izana albiste bikaina da unibertsitatearentzat eta euskal herritarrentzat. Orain arte egindako lanaren erakusle onenetakoa da lorpen hori", esan du Nekane Balluerka EHUko errektoreak ohar baten bidez.

Harvard, Stanford eta Cambridgeko unibertsitateak dira, urrenez urren, zerrenda horretako lehen hiru postuetan agertzen diren erakundeak. Halaber, lehen hamar postuetatik zortzi Estatu Batuetako unibertsitateek betetzen dituzte, eta bi (Cambridgekoaz gain, Oxfordekoa) Britainiar Handiko unibertsitateak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU EAE albisteak Gizartea Gaurko azken ordukoa