Gizartea -

Errenteria

Eraikin bat jendez hustu dute Errenterian sute baten ondorioz

Sua arratsaldean piztu da Biteri kalean dagoen etxebizitza batean. Zorionez, ez da inor zauritu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errenteriako etxebizitza batean sutea izan da arratsaldean eta eraikina jendez hustu dute. Gipuzkoako suhiltzaileek eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun zailak jakinarazi dutenez, ez da zauriturik izan eta ez dute inor artatu.

Ezbeharra Biteri kaleko 13. zenbakian dagoen eraikin batean jazo da. Sua lehen solairuko gela batean piztu da, baina une horretan ez zegoen inor barruan.

Goiko solairuko etxebizitzak izan ezik, gainerako guztiak jendez hustu dituzte.

Ordubete inguru behar izan dute sua itzaltzeko. Suhiltzaileak bertan geratu dira, garrak berriro suspertzea ekiditeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Suteak Gizartea Errenteria Albisteak Etxebizitza gaur