Gizartea -

Viana

Txirrindulari bat hil da Vianan

Txirrindularia errepidean botata topatu dute. Antza, arrazoi naturalak tarteko zendu da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txirrindulari bat hil da astearte arratsaldean Vianan. Foruzaingoaren ustez, arrazoi naturalak tarteko zendu da.

Txirrindularia errepidean botata topatu dute, 19:45 aldera, eta medikuak hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan du egin.

Bestalde, Arren (Ezkabarte), 19:00ak inguruan, ibilgailu batek txirrindulari bat harrapatu du, eta, ondorioz, txirrindularia arin zauritu da. Ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Viana Albisteak