Gizartea -

Istripua

Motorzale bat hil da Muskizen izandako istripuan

Bi motok eta auto batek talka egin dute 18:30ak inguruan, Kantabriako noranzkoan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motorzale bat hil da arratsalde honetan Muskizen izan den istripuan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Bi motok eta auto batek talka egin dute 18:30 inguruan, N-634 errepidean, Muskizen, Kantabriako noranzkoan.

Ezbeharraren ondorioz bi motorzaleak zauritu dira eta gidarietako bat, azkenean, hil egin da.

Istripua dela eta, Ertzaintzak errei bat itxi egin du Kantabriarako noranzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Muskiz Gizartea Albisteak