Gizartea -
Zirkulazioa
11 kilometroko auto-ilarak AP-8 autobidean, Biriatun
19:00ak aldera, Irundik Oiartzuneraino iristen ziren, oporraldia igarota jende asko etxera itzultzen ari baita.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Auto-ilara luzeak izan dira gaur AP-8 autobidean, Irunen, Biriatuko ordainlekutik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Lehendabiziko pilaketak arratsaldeko lehen orduan sortu dira, baina 11 kilometroko ilarak izan dira 19:00etan, eta Irungo ordainlekutik Oiartzunera iristen ziren.
Horrez gain, bi kilometroko pilaketak izan dira Zarauzko ordainlekuan, Donostiarako bidean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea