Gizartea -

Bilbo

Emakume bat zauritu da Bilbon, abandonatutako eraikin bateko 2. solairutik erorita

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu. Biktimaren gorpua lekualdatzen harrapatu zituzten biak. Gertakaria ikertzen ari dira.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

28 urteko emakumezko bat zauritu da Bilbon, Zorrotzaurren dagoen abandonatutako eraikin bateko bigarren solairutik behera erori ostean.

Ertzaintzak gertakaria argitzeko ikerketa bat jarri du abian eta bi pertsona –emakumezko bat eta gizonezko bat- atxilotu ditu, biktimaren gorpua lekuz aldatzen harrapatu baitzituzten.

Gertakariak bart jazo ziren, 22:10 inguruan. Eraikina etxerik gabeko pertsonek erabiltzen dute bertan lo egiteko. Biktima eta atxilo hartutako bi lagunak ere etxerik gabekoak dira.

Emakumezkoa ospitalera eraman zuten; hainbat traumatismo ditu. Leku batek ohartarazita atxilotu zituen Ertzaintzak bi susmagarriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea Albisteak