Gizartea -
Zirkulazioa
Zirkulazioa lehengoratu dute Villabonan, N-1ean, kamioi batek istripua izan ostean
Bidea itxita egon da hainbat orduz asteazkenean, kamioi batek guraizearena egin ondoren.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Zirkulazioa lehengoratu dute ostegun goizaldean N-1 errepidean, Villabonan (Gipuzkoa), asteazkenean kamioi batek guraizearena egin ondoren. Istripuaren ondorioz, errepidea itxita egon da hainbat orduz, baina errei bat ireki dute lehenengo, eta osorik, ordu batzuk geroago.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, zirkulazio-istripua 17:35ean jazo zen, asteazkenean, Andoain eta Villabona artean, N-1 errepidearen 444. kilometroan.
Horren ondorioz, errepidea itxi behar izan zuten, baina ez zen inor zauritu. Auto-ilara luzeak sortu ziren, baina trafikoa asko arindu zen errei bat ireki eta gero.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea