Gizartea -

Gipuzkoa

22 urteko gazte bat kea arnastuta zauritu da Zumarragan, bere etxeak su hartu ondoren

Sutea 15:00ak aldera piztu da Esteban Orbegozo plazako etxebizitza bateko sukaldean. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta sua beste gela batzuetara zabaldu baino lehen itzaltzea lortu dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

22 urteko gazte bat kea arnastuta zauritu da arratsaldean, Zumarragan (Gipuzkoa), bere etxeko sukaldeak su hartu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Sutea 15:00ak aldera piztu da Esteban Orbegozo plazako etxebizitza bateko sukaldean. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta sua beste gela batzuetara zabaldu baino lehen itzaltzea lortu dute.

Etxebizitzan zegoen 22 urteko gaztea kea arnastuta zauritu da, eta Zumarragako ospitalera eraman behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Suteak Gizartea Zumarraga Albisteak