Gizartea -
Ezbeharra
Gazte bat zigortu dute Iruñean, bizikletatik erori ostean positibo emateagatik
Hogei urteko mutila arin zauritu da istripuan, eta alkohol-proban positibo emateagatik zigortu dute.
Iruñeko Udaltzaingoak mila euroko isuna jarri dio 20 urteko gazte bati, bizikletatik erori eta alkoholemia detektatzeko proban positibo emateagatik.
Azken orduotan hamar istripu inguru gertatu dira Nafarroako hiriburutik hurbil, eta bi lagun zauritu dira ezbehar horietan.
Batetik, 52 urteko emakume batek lepauztaia hautsi du, Baiona etorbidean, txirrindulari batek bizikletarekin harrapatuta (oinezkoa harrapatu ostean, txirrindulariak ihes egin du), eta, bestetik, txirrindulari bat zauritu da, bizikletatik erorita (positibo eman du erori ondoren egin dioten alkohol-proban).
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea