Gizartea -

Istripua

Mendian behera erori den txirrindulari bat erreskatatu dute Urbasan

Guardia Zibilak istripua izan duen txirrindulari bat erreskatatu du Keramendiko Putzuetan.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak istripua izan duen txirrindulari bat erreskatatu du Urbasan, Keramendiko Putzuak izeneko eremuan, Amezkoabarrenan.

Guardia Zibilak jakinera eman duenez, 12:15 aldera helikopteroak GREIM taldeko espezialistak jaso eta 12:30ean aurkitu dute txirrindularia.

Ezbeharra gertatu den lekura iritsi eta txirrindularia onik zegoela ikusita, hamar metroko amildegitik leku seguruago batera igo dute garabi baten laguntzarekin.

13:00etan amaitu da erreskatea eta txirrindularia Nafarroako Ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gizartea Albisteak