Gizartea -

Arrate

Ekintzaile feministek protesta egin dute, bularrak erakutsiz, Munillaren aurrean

Eibarko Nalua talde feministako kideek Donostiako gotzainari aurre egin diote "Gora borroka feminista" oihukatuz.

Protesta Arraten, Munillaren aurrean. Argazkia: EiTB
Protesta Arraten, Munillaren aurrean. Argazkia: EiTB
Ekintzaile feministak bularrak erakutsiz hartu dute Munilla, Eibarren

1:01

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eibarko (Gipuzkoa) Nalua talde feministako kideek protesta egin dute Arrateko santutegian, eta Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaina bularrak erakutsiz jaso dute, "Gora borroka feminista" oihukatzen zuten bitartean.

Carmelita Samaritanei ongi etorria egitera joan da Munilla gaur Arratera. Moja talde hori Krabelin hotela zegoen eraikinean egongo da aurrerantzean, Donostiako gotzaitegiarena baita, eta komentu bihurtu baitute.

Santutegira iritsi denean, Munillak Naluako ekintzaileekin egin du topo. Maskarak zeramatzaten protestariek, bularrak bistan, eta "Gora borroka feminista" oihukatu diote elizgizonari.

Nalua taldea 2014an jarri zen martxan, eta sare sozialetan eman dute protestaren berri.

Munilla lehen ere izan da feministen protesten jomugan, izan ere, aurreko martxoaren 8an gerritik gora biluztu ziren emakume batzuk Artzain Onaren katedralaren parean gotzainaren adierazpen batzuk salatzeko.

Adierazpen horietan, Munillak esan zuen "deabruak gola sartu" diola feminismoari, ekintzaile horien aldarrikapenak euren kontra joan direlako orain, aborto libreagatik, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Eibar albisteak Gizartea Gaurko azken ordukoa Matxismoa gaur Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna