Gizartea -

Gertakaria

Emakume bat atxilotu dute Basaurin, adingabe bati labanarekin mehatxu egin ondoren

Emakumea neskatoarengana hurbildu da eta, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, arma zuri bat atera eta adingabeari mehatxu egin dio.

Sofia Taramona ikastetxea Basauriko San Miguel auzoan. Irudia: Google Maps
Sofia Taramona ikastetxea Basauriko San Miguel auzoan. Irudia: Google Maps
Sofia Taramona ikastetxea Basauriko San Miguel auzoan. Irudia: Google Maps

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak emakume bat atxilotu du arratsaldean, Basaurin (Bizkaia), adingabe bati arma zuriarekin mehatxu egin ondoren, Ertzaintzako iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez.

Dirudienez, gertakaria Sofia Taramona ikastetxetik gertu jazo da, San Miguel auzoan, 15:00ak aldera.

Emakumea neskatoarengana hurbildu da eta, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, arma zuri bat atera eta adingabeari mehatxu egin dio.

Ertzaintza berehala bertaratu da, eta susmagarria atxilotu du mehatxu delitu bat egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Ertzaintza Bizkaia Gizartea Albisteak