Gizartea -
Lan-istripua
Kamioilari bat hil da Murchanten, ondoezik zegoela eta laguntza eskatu ostean
Nafarroako autobideko atsedenleku batean jazo da ezbeharra. Osasun zerbitzuetako langileek ezin izan dute gizonaren bizia salbatu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kamioilari bat hil da arratsalde honetan AP-68 autobidean, Murchante parean, ondoezik zegoela eta laguntza eskatu ondoren. Biktima 56 urteko asturiarra da.
Gertakaria Nafarroako autobideko atsedenleku batean jazo da. Ondoezik jarri da eta 112 larrialdi zerbitzura deitu du, laguntza eske. Anbulantzia bat eta Foruzaingoa bertaratu dira, baina ezin izan dute haren bizia salbatu.
Foruzaingoak ikerketa bat jarri du abian, gertatutako argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea