Gizartea -

Euskal Kazetaritza Sariak

Joxe Mari Iriondok 'Euskal Kazetaritza Saria' jasoko du

Bere ibilbide profesionalagatik saritu dute. Urte luzez EiTBn aritu zen lanean.

Joxe Mari Iriondo. Artxiboko argazkia: EiTB
Joxe Mari Iriondo. Artxiboko argazkia: EiTB
Joxe Mari Iriondo. Artxiboko argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joxe Mari Iriondo kazetariari Ibilbide Profesionalaren saria emango diotela iragarri dute gaur Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak.

Iriondok 1983an hasi zuen bere ibilbidea EiTBn. 1985ean ETBko zuzendari izan zen eta 1989tik 1998ra bitartean EiTBko irratiak bere ardurapean egon ziren.

Iriondoz gain, ondoko hauek saritu dituzte: Cesar Coca eta Carmen Sarmiento kazetariak, 'Doce Miradas' bloga, Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza.

Euskal Kazetaritza Sariak banatzeko ekitaldia datorren azaroaren 7an egingo dute, Bilboko BBK Aretoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Albisteak EITB Taldea Kazetaritza