Gizartea -
Istripua
Paraxutista donostiar bat hil da Sevillako aerodromo batean
Antza, airean zegoela konortea galdu du eta lurreratzean lepoa bihurritu zaio.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
46 urteko paraxutista donostiar bat hil da gaur goizean La Juliana izeneko aerodromoan, Bollullos de la Mitacion herrian, Sevillan, EFE berri-agentziak jakinarazi duenez.
Gizonezkoa bere urtebetetzea ospatzen ari zen. 14 eta 16 urteko bi alaba zituen.
Ezbeharraren tokian artatu duten medikuek azaldu dutenez, lepoa bihurrituta zuen.
Istripua nola gertatu den argitzeko ikerketa bat jarri dute abian. Hipotesi nagusiaren arabera, airean zegoela konortea galdu du eta ezinbesteko lur-hartzea lepoa bihurritu zaio.
Donostiarra zen jatorriz, eta negozioak zituen Malagan eta Murtzian. Hegazkin txikietatik 60 bat salto egin izan ditu paraxutean eta aldiro joaten zen La Julianako aerodromora.