Gizartea -

trafikoa

Amaitu da Txorierrin Erandioko istripuaren ondorioz sortutako auto-ilara

Pertsona bat arin zauritu da. Arrontegiko zubian, A-8an eta Enekuritik Txorierriko igarobiderako sarbidean ere, pilaketak egon dira.

Istripuaren lekua. Argazkia: SOS Deiak
Istripua Txorierriko igarobidean, Erandion. Argazkia: SOS Deiak
Istripuaren lekua. Argazkia: SOS Deiak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat arin zauritu da asteazken honetan bost ibilgailuk BI-637 (Txorierriko igarobidea) errepidean, Erandio parean, izan duten istripuan. Ezbeharraren ondorioz, ilarak sortu dira igarobide horretan eta inguruko errepideetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istripua 07:20an jazo da, Galdakaorako noranzkoan zihoazen bost autok talka egin dutenean. Goizeko ordu horietan handia izaten da ibilgailuen joan-etorria, eta, hori dela eta, pilaketak sortu dira.

09:10erako, ibilgailuak bidetik kendu dituzte, baina pilaketak zeuden Txorierriko igarobidean, Arrontegiko zubian, A-8an eta Enekuritik Txorierrira jaisteko errepidean.

10:30 aldera auto-ilara amaitu da, Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Erandio Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak A-8 Autobidea N-637 errepideko zirkulazioaren egoera