Gizartea -

TRAFIKOA

Trafikoa bere onera etorri da Villabonan, goizeko auto pilaketen ondoren

Bi autoren arteko istripuak eragin ditu ilarak, Donostiako noranzkoan, N-1 errepidean.

N-1 errepidea, Villabonan, gaur. Argazkia: @trafikoaEJGV
N-1 errepidea, Villabonan, gaur. Argazkia: @trafikoaEJGV
N-1 errepidea, Villabonan, gaur. Argazkia: @trafikoaEJGV

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto ilara luzeak sortu dira N-1 errepidean, Villabona parean, Donostiako noranzkoan. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 08:20 inguruan bi ibilgailuk istripua izan dute, eta, ondorioz, bi erreietako bat itxi behar izan dute, ia bi orduz.

Pilaketa luzeak sortu dira, harik eta ibilgailuak bidetik erretiratu dituzten arte. 10:30 inguruan autoen joan-etorria bere onera etorri da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Albisteak Gipuzkoa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Villabona N-1