Itxi

2018/11/26

23:17

Gizartea

Marte

InSight espazio-ontzia Martera iritsi da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lur hartu eta minutu gutxira bidali du Marten egindako lehen argazkia. Planeta gorriaren barrualdea aztertzea izango da espazio-ontziaren misioa.

  • InSight ontziak Marten egindako lehen argazkia. Argazkia: NASA

    InSight ontziak Marten egindako lehen argazkia. Argazkia: NASA

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

NASAren InSight espazio-ontzia gaur gauean iritsi da Martera, planeta gorriaren barrualdea ikertzeko asmoz.

Euskal Herrian 19:53 zirenean lurreratu da ontzia Marten, NASAk Pasadenan (Kalifornia) duen kontrolerako zentroak jakinarazi duenez.

"Sentitzen zaitut, Marte. Laster ezagutuko dut zure bihotza. Lurreratzearen ostean, hemen nago. Etxean nago", argitaratu dute InSight ontziaren Twitter kontuan.

Poztasunez, txalo zaparrada artean eta elkarri besarkadak emanez ospatu dute Pasadenako kontrol-zentroan bildutako teknikari eta zientzialariek espazio-ontzia Martera iritsi izana.

Lur hartu eta minutu gutxira jaso du NASAk InSight ontziak planeta gorrian egindako lehen argazkia.

Espazio-ontzia joan den maiatzaren 5ean atera zen Kaliforniako Vandenberg hegazkin-basetik, eta 485 milioi kilometroko bidaia egin du Martera heltzeko.

Aurretik egindako misioetan, Marteko azala eta atmosfera ikertu dituzte, baina oraingoan planeta gorriaren konposizioa aztertuko dute.

InSight ontziak planeta gorriaren barrualdeko jarduera eta tenperatura neurtuko ditu eta horretarako, besteak beste, bost metroko zuloa egingo du azalean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;